2010, Urtarrila 7

Zelanda Berria: Hego irla

Kia ora! Hemen esaten duten bezala… Kaixo!

Gustuko duzula esateko ez dira beharrezkoak 2.200 km egitea, baina egin izan genituen. Eta honela fokak, pinguinoak, albatrosak, itsas elefanteak, wekakkakapoak, alpakak, behiak, baina gehien bat ardiak ikusi genituen… 40 miloi ardi daude herrialde guztian eta soilik 4 miloi biztanle.

Ekialdeko kostatik eman genuen buelta, Christchurch-etik Dunedin-era, barnealdera giro emateko, Wanaka, eta mendebaldetik igoaz, Franz Josef Glacier-etik Greymouth alderantz, eta iparraldean bukatuz, Takaka-n. Hondartza desertuko itsasertz ikaragarriak ikusiz baso hezeak (“rainforest”), laku eta glaziarrak arte.

Joseba-rentzat gomendagarriena Otago penintsulara ELM Wildlife Tours-ekin pinguinoak eta itsas elefanteak ikustera joatea izan zen, eta Cristina-rentzat Abel Tasman parke nazionalean foka eta hondartzak ikusteko (haize eta itsasoaren kontra) kayak-ez eginiko bidea.

Zelanda Berria: Hego irla

Bide guztian, ezagunak egiten zitzaizkigun txokoak daude… Begira! Hori Bidasoa dirudi, baina zabalagoa… Ui! Zarautz-tik Getaria-ra doan itsas bidea bezalakoa da, baina luzeago… Ep! Hango mendia Jaizkibel ematen du, baina altuago… Laburbilduz, Zelanda Berri-ko hego irla Euskal Herria dirudi… baina zabalagoa, luzeagoa, altuagoa… eta naturalez basatiagoa, jende gutxiagokoa, ikusgarriagoa, ikaragarria eta gaizki jaten ez baldin bada ere, sukalde ona non dagoen badakigu. Baina zerbaitetan oso berdinak baldin badira hori eguraldian da… Hemen udaran han bezala euri egiten du!

Dagoeneko ipar irlara pasa gera ferry-arekin eta ikusiko dugu zein diferentziak dauden, baino dudarik gabe Zelanda Berria oso bidai leku gomendagarria da eta pena merezi du hegazkin ordu horiek egitea.

Dena karabanaz edo aterpetxeatan lo egiteko oso ondo antolatua dago, mila irteera egin daitezke edo kirol ezberdinak frogatu, hondartza bakartietan bainua hartu dezakezu edo glaziar batera igo, euro eta zelandar dolarraren arteko aldaketan ez da batere garestia, ia inoiz ez zera turismoaz nekatuko nahi ez baduzu… hori ba, etorri eta konta ezazu modu handierara.