Townsville (I)
Nahiko herri-hiri bitxia da.
Kostaldean kokatua, pasealeku dotore bat, kale komertziala eta tabernen beste kale batek osatzen dute bizigune garrantzitsuena. Hortaz aparte, kanpora begiratuta, lorategi eta kotxea usteko lekua duten etxeen auzoak, gune komertzial handiak eta errepide asko daude. Egituraz zabala, baina jende gutxikoa.
Hemendik mundu guztia pasatzen dela dirudi, eta zenbaitetan negozio baten bat jarri dutela, baina ez da histori askoko lekua. Ezagutu dugun jende gehiena kanpokoa da eta ez dirudi denbora askoz egongo dela.
Militar (hemen Australia-ko base militar garrantzitsuena dago) eta ikasleen (James Cook University unibertsitatea itsas biologia eta biologia tropikala ikasteko oso ezaguna da) nahasketa bezala laburtu daiteke Townsville. Jendea oso jatorra da, baina ulertzeko oso zailak, eta toki guztietan izango den moduan oso azkar hitz egiten dute! Okerrena “aussie” (australiar) hitz berberak erabiltzen dituztenean da “arvo”, “mozzies”, “musos” bezala… hau da arratsalde, eltxoa, musikariak… eta honela bukaerarik gabe!
Txarto ez dauden zenbait gauza ditu: Strand-an (Pasealekua) dortokak ikusi ditzakezu, kanpusean hegazti pilo bat eta zenbait kanguro, eta mundu osoko jendea ezagutzen duzu, hondartzara barbakoa (“barbie” deritzote hemen) bat egin… baina alkoholik gabekoa. Ah! Eta Joseba esango zuen bezala: Euskal Etxea bat dago (… batez besteko adin nahiko altuarekin!)
Beste gauza on bat Ferry-an 15 minutura Magnetic Island izan dezakezu, guk egunero ikusi dezakegu etxetik (jendea Maggie deritzo). Bertan irteerak egitera joan zaitezke (bidean intsolazioa jotzen ez bazaitu), koalak ikusi (eta inoiz hauen soinua entzun ez baduzue, esan beharra daukat tximu eta zerri erasokor baten nahasketa dirudiela! Eta nahiko aspergarriak dira…) eta itsasoan “stinger” (medusak) madarikatuengatik hainbeste ez arduratu gabe igeri egin dezakezu, zeintzuk azaroa eta maiatza bitartean kostaldean ezin igeri egiten duten. Hauxe da ba zenbait koral uharri txikiak ikusteko Townsville-tik gertuen dagoen tokia.
Jarraituko du…