Townsville (eta II)
Lehenago “jarraituko du” esan genuen eta begiak itxi eta berriz zabaldu bezain laster jada 6 hilabete joan dira. Eta denbora pasa hala bizi zaren tokira moldatzen zarela uste dut. Hasieran gertu izaten genituen gauza askok harritzen gintuen, eguneroko bizitzan, eta oraindik ere zenbait gauza ez dituzu ulertzen… supermerkatua larunbatean 5-etan ixten duela eta igandean berriz 6-rak arte irekita egotea adibidez… baina ohitu egiten zara.
Etxetik unibertsitaterako bidea hainbeste aldiz egin dugu semaforoa gorrira noiz aldatzen duela ikasten duzu, obrak nola aurreratzen dituzten, noiz denda batek tankera aldatu, ikastolarako itzulera edo atzoko kotxea salgai jarraitzen duen.
James Cook University-a munduko tropiko ikasketen mailan unibertsitateen top 5-ean dago eta hemen itsas ikertzaile eta biologorik onenetariko asko daude, eta baita koralezko uharritan handienak jakina. Hortaz Cristina alai eta pozik dabil sudurra sartu ahal izan duelako, eta egunen batean bueltatzea espero du. Joseba bestalde ez daki itzuliko ote den, baina behin eta berriro dio hemen denbora “oso entretenigarria” pasa duela.
Jendea oso jatorra da eta soilik asteburuetan “teenager” (gazte adoleszenteak) edandakoekin izaten dira arazoak. Eguneroko bizitza eginda ulertzen bukatzen duzu eta batik bat esaten dutena konprenitu, telefonoz nahiko errax hitz egin eta mugikorraren mezuak hitz joko eta murriztuekin idazten dituzu. Pozik egon gaitezke baina oraindik ez dakigu lur honetaz aparte nolabaiteko aplikazio positiborik ote duen.
Maggi atzean duten goizak faltan sumatuko ditugu, arratsalde partean unibertsitateko wallabiak eta gauero afaltzeko orduan leihotik bestalde bisitatzen gintuzten dragoitxo eta igelak. Cristina-ri mangoak, litxi eta mangostinoak faltako zaizkio… eta Joseba-ri mota guztietako garagardoak soilik.
Guztira, Townsville ez da denboratxo bat egoteko leku makala… Aussie, Aussie, Aussie!… Oi! Oi! Oi!