EMAITZAK >>> Madremanya

2012, Azaroa 7

Eta honela Asier iritsi zen

Bederatzigarren hilabete arte ezin itxoin, ia zortzi hilabete betetzear ateratzea erabaki zuen. Goiza Bartzelona-n pasa genuen, Universitat Autònoma de Barcelona-n non Cristina-k hitzaldi bat egin behar zuen. Arratsaldean, ginekologora bisita, haurdunaldia nola zihoan ikusteko bisita arrunta.
Une batean doktora ukitu eta honela dio: “Trueta-rantz joatea baduzue, jaiotzear dago”.

Apur bat geldirik geratu ginen, baino pixkanaka pixkanaka ospitalerantz [...]

2012, Urria 30

Pel…oh? 2012 (10 urte ondoren, bukatu behar…)

Baten bat galdetu zidan behin ea peloh-ren ekintza hau nola otu zitzaidan. Une hartan ezin izan nion ezer seriorik erantzun, ezta orain galdetuko baninduten ere.
Normal ateratako zeozer izan zen eta besterik ez. Lehenengo urte hartatik hona, bitan baino gehiago pentsatu behar izan ditut ile moztekoaren ekintza zer-nola aurkeztuko nuen aukeratzeko.
Zenbait urtetan erresago izan da besteetan [...]

2012, Maiatza 27

12 ordu

Beti gogoratuko dut Gernika-ko puzlea egin nuenean hain ondo pasatako uneak. Kolorerik gabekoa izanda ere, beltz, txuri eta grisen diferentziarekin jolasten da.
Honela ba, Gernika txiki bat zegoela jakin nuenean berriz egiteko gogoa izan nuen. Lehen egindakoa baino peza gutxiago ditu, 3000-tik 1000-ra pasata, baino apur bat txikiagoak dira eta sentsazio berbera ematen du.

12 ordu pasa [...]

2011, Azaroa 7

Pel… oh? 2011

Aurten ere, ilea moztu behar nuenean, pasatako urtean egondako toki berdinera itzuli nintzen… La Bisbal d’Empordà-ko alde zaharrean dagoen ile-apaindegi musulmanera. Nire txanda itxaron ondoren, bizarginari “dena kanpora” esaten diot, makinarekin mozteko. Bizargina begiratu eta “Azken aldian bezala?” esaten nau.
Hori da, azken aldian bezala:
2011 – http://www.iosebah.net/pel_oh2011/
+
2010 – http://www.iosebah.net/pel_oh2010/
2009 – http://www.iosebah.net/pel_oh2009/
2008 – http://www.iosebah.net/pel_oh2008/
2007 – [...]

2011, Maiatza 4

77 ordu

Gutxi gora behera 77 ordu behar izan dira Gernika-ko puzlea bukatzeko. Horrela ikusita gutxi dirudi, baina urtarrilean hasi nintzela ikusita gaizki ez dagoela uste dut. Egunean ordu bat ekitea erabaki nuen, eta zenbaitetan denbora gehiago egon nahi izanda ere, lanak ustera behartzen ninduen.
Egiten ari zarenean, puzle txiki asko direla dirudi, zati txuria, beltza, zaldia, amarekin, [...]