EMAITZAK >>> Joseba

2010, Maiatza 2

AFOBH

Australia-n 6 hilabete egoteko lan apur bat ekarri eta denbora horretan CMS ezberdinak sakonago ikasteko okasioa izatea espero nuen, eta ikasteko modurik onena praktikaren bidez izaten da.
Townsville-ko Euskal Etxea-ri eginiko lehen bisitan proiektu bat atera zen: Australian Federation of Basque Handball – Federación Australiana de Pelota Vasca-ren webgunea.
Jose Larrazabal-aren eskutik federakuntzaren jarduera ezagutzen hasi ginen… [...]

2010, Apirila 29

Onak izan diren iragarkiak

Goiz honetan kotxea saldu dugu. Eskerrak! Unibertsitatean iragarki batzuk jarriak genituen eta azkenik onak izan dira. Dagoeneko kobratu egin dugu eta erosleak bihar izen aldaketa egingo du.
Gogor negoziatu behar izan dugu eroslea indiarra bai zen, Biju deiturikoa, eta aholkularia ere gogorra zen, Mathew. Baina mugikorrarekin bidalitako zenbait mezuen ondoren eta kotxea ikustera etorri ostean…tratua burutu [...]

2010, Apirila 24

Yongala

Goizeko 5-ak dira. Goiz jaiki. Ayr-aino joan behar eta bidean ordu eta erdi dugu, 7:00-tan geratuak gara eta 5:30-rako atera beharra. S. S. Yongala bisitatzera goaz, 1911-ko martxoak 23-an ondoratu zen ontzia eta 1958-a arte topatu ez zena.
Denbora horretan koralak nagusitu dira eta horiekin batera arrain pilo bat, dortokak, itsas sugeak, marrazoak… Gaur egun munduko [...]

2010, Apirila 18

Outback-a

Hegoalderantz joanak ginen, Brisbane arte, eta gero iparralderantz, Cape Tribulation arte; ekialdean itsasoa dugu eta koralezko barrera, hau ere bai goitik eta behetik bisitatu genuen; hortaz mendebaldea geratzen zen, Outback-a.
Australia-ko barnealdea da Outback-a. Biztanleagoren %90 kostaldean bizi da eta hau berbera sumatzen da landaretzan, barnera jarraitzen duzun moduan basoak desagertzen dira eta zuhaitz bakartiak ikustera [...]

2010, Apirila 6

Papua Niugini

Hellooooo… irribarre eta abestutako “kaixo” batekin pasa ditugu egun guztiak Papua-n. Herrialde txiroa da, biolentziazkoa esaten duten moduan, baina gu jendearen sinpatiarekin geratzen gara. Gero eta diru gutxiago izan, gero eta gizatasun gehiago topatzen duzu.
Aireportu internazionalera iritsi eta herrialde barne terminala banatzen dituzten jendez betetako 200 metro exkaxek asko aztitzen dute. Bainura joan edo freskagarri [...]