2010, Maiatza 22
A ze aste luzea! Igandean Sydney-tik atera ginen eta ostirala arte ez gara Madremanya-ra iritsi, bidean Bangkok, Frankfurt, Londres eta Bartzelona. Eta gutaz gain, ekipajea.
Aireportura garaiz joan ginen bakoitzarentzat baimendutako 23 kilo baino gehiago bai genituen eta zerbait egin behar izango genuen. Gure bidaiarako, Qantas konpainia pasatako kilo bakoitzarentzat 75 $ kobratzen ditu, hortaz merkantzia agentzi bat [...]
>>>
2010, Maiatza 17
Hurrengo geltokia: Madremanya.
>>>
2010, Maiatza 16
Eta Melbourne-tik Sydney-ra itzultzen gara. Hegaldia, maletak, aterpetxerako bidea… A ze aterpetxe! Bai Australia eta baita Zelanda Berria-n ere, nazioarteko aterpetxeak (YHA) luxuzkoak dira. Balore segurua. Egon garen hau onenetarikoa da eta 8 solairu ditu: igerilekua, zinema, barbakoa, terraza, hainbat sukalde, kafetegia, taberna, saloiak… Gainera hiri erdian kokatua dago, kalea zeharkatuta tren geltoki nagusia dago [...]
>>>
2010, Maiatza 10
Hilabeteak eta hilabeteak pasa ondoren, azken aldia Zelanda Berria ipar irlako Auckland izan zen, hiri handi bat bisitatzea itzultzen gara! Goizean Townsville-tik Sydney-ra hegaz goaz eta aireportutik atera gabe, beste hegazkin bat hartzen dugu gaualdera Melbourne-ra iristeko. Askoz eta jende gehiago, kotxe gehiago, etxe altuak, han-hemenka dabiltzaten tranbiak… eta hemen jendea bozina jotzen du!
Tropiko [...]
>>>
2010, Maiatza 5
Lehenago “jarraituko du” esan genuen eta begiak itxi eta berriz zabaldu bezain laster jada 6 hilabete joan dira. Eta denbora pasa hala bizi zaren tokira moldatzen zarela uste dut. Hasieran gertu izaten genituen gauza askok harritzen gintuen, eguneroko bizitzan, eta oraindik ere zenbait gauza ez dituzu ulertzen… supermerkatua larunbatean 5-etan ixten duela eta igandean berriz [...]
>>>