Hegaz noa
Hegaz nator… igandean goizeko 5-ak aldera atera ginen eta astelehen gaueko 10-etan iritsi. Bitartean Bartzelona-ko aireportutik atera, Londres eta bere eurian lehen hegazkin aldaketa, bigarren geltokia Singapur-ren eta Sydney-ra iritsi. Qantas-en bi pisuko Airbus A380-800 batean egin genuen bidai luzeena. Izugarria… dena berria, eserleku erosoak, bakoitzeko pantaila bakarra non filmak, jokoak, musika, jatekoaren informazioa… agertzen [...]