2010, Urtarrila 7
Kia ora! Hemen esaten duten bezala… Kaixo!
Gustuko duzula esateko ez dira beharrezkoak 2.200 km egitea, baina egin izan genituen. Eta honela fokak, pinguinoak, albatrosak, itsas elefanteak, wekak, kakapoak, alpakak, behiak, baina gehien bat ardiak ikusi genituen… 40 miloi ardi daude herrialde guztian eta soilik 4 miloi biztanle.
Ekialdeko kostatik eman genuen buelta, Christchurch-etik Dunedin-era, barnealdera giro emateko, Wanaka, [...]
>>>
2009, Abendua 24
Egun zoriontsuak pasa eta datorren urtean ikusiko gera.
>>>
2009, Abendua 18
Azukre kanabera moztera, horretarako etorri ziren legen euskaldunak Australia-ra, zehazki Queensland herrialdera 1910 urtean aldera. Gerra zibilaren ondoren bigarren migrazio bat egon zen eta 60. hamarkadarako Australia-n 2000 euskaldun bizi omen ziren.
Horren adibide 1959-an Trebonne-n eraiki zuten frontoia da eta duela gutxi Argentina-ko Emakumezkoen Gomazko Paleta Open-era 2 australiar gazteak aurkezteko instalazio moduan erabili izan [...]
>>>
2009, Abendua 8
Oso arraroa egiten da Eguberritan pentsatzea egunean zehar batez beste 32 gradutan zaudenean! Baina bai, Eguberriak gertu dira, dagoeneko “Christmas lunch” batera joan gara Terry-ren etxera eta abenduak 13-an bazkaria dugu Townsville-ko Euskal Etxean.
Ah, eta pasealekuan “pesebre” bizidun bat antolatzen dute! Eta Eguberriak direnez mundu guztia oporrak ditu, izan ere urte osoko opor bakarrak dira, [...]
>>>
2009, Azaroa 29
Nahiko herri-hiri bitxia da.
Kostaldean kokatua, pasealeku dotore bat, kale komertziala eta tabernen beste kale batek osatzen dute bizigune garrantzitsuena. Hortaz aparte, kanpora begiratuta, lorategi eta kotxea usteko lekua duten etxeen auzoak, gune komertzial handiak eta errepide asko daude. Egituraz zabala, baina jende gutxikoa.
Hemendik mundu guztia pasatzen dela dirudi, eta zenbaitetan negozio baten bat jarri dutela, [...]
>>>