2010, Otsaila 7
Cairns-etik iparraldera bideratzen gera atzean kaña eta platanozko landatutako kilometro eta kilometroak utzita ohian tropikalean sartzeko asmoarekin. Daintree ibaia plataforma/ferry-arekin zeharkatzen duzunean leku basatian murgiltzen zarela diote eta horrela izan zen. Bidea estutzen da, asfaltoa desorekatuagoa dago, egurrezko zenbait zubiak daude oraindik, bide ertzetan basoa edo hondartza dago soilik, jende gutxiago… ummm…
Daintree Discovery Centre kontserbazio [...]
>>>
2010, Otsaila 6
27-an Joseba Cairns-eko aireportura eraman ninduen hegazkin bat hartu eta berriz itsasora lan egitera joateko. Koralezko Barrera Handian dago Lizard Island, paradisu txiki honetan luxuzko resorta eta 70 hamarkadan eraikitako itsas ikerketa zentro bat dago.
Izena dioen moduan, musker handi eta dibertigarriaz betea dago mantsoki, oso mantsoki, gora eta behera mugitzen direnak. Koral uharritan lan [...]
>>>
2010, Urtarrila 23
Azkenik esan dezaket benetako lan bat egin dudala Koralezko Barrera Handia-n! Eta esaten duten moduan, pazientziarekin dena iristen da.
Itsasontzi batean aste bat igaro dut Barrera-ren alde urrunean deritzoten “outer reef”-eko hiru arrezifetan, eta bai urrun dagoela egun osoa bidaian pasa ondoren iritsi ginelako. Nahiz eta urperaldi guztietan koralak neurtzen lan asko egin izan behar [...]
>>>
2010, Urtarrila 18
Ez genuen oso oroimen ona Rockhampton-etaz… bertan lo egin genuen Eguberri gaua baina hiri guztia hutsa bazirudien ere, motxiladun aterpetxea (“backpackers”) pena ematen zuen. The Ascot Hotel deiturikoa egun hobeagoak izan zituela zirudien eta orain premiazko berrikuntza behar zuen.
Baliteke hiria bera ondo egotea, kaletik ikusten ziren behien irudiak aditzera ematen zuten moduan rodeo egunetan edo [...]
>>>
2010, Urtarrila 17
Hego irlatik iparraldekora ferry-arekin pasatzen baldin bazara, Wellington hiriburura iristen zara, eta nahiz eta oso jendetsua ez izan, jende gehiago ikusten hasten zara. Hau izan liteke irlen arteko diferentzia bat, jendea eta nola honek paisaia moldatu egin duen.
Dena dela, 1.500 km ibili izanez ikusi genuen lurra oso basatia zela, bizia eta zenbait toki lur erdirako [...]
>>>