2010, Maiatza 16
Eta Melbourne-tik Sydney-ra itzultzen gara. Hegaldia, maletak, aterpetxerako bidea… A ze aterpetxe! Bai Australia eta baita Zelanda Berria-n ere, nazioarteko aterpetxeak (YHA) luxuzkoak dira. Balore segurua. Egon garen hau onenetarikoa da eta 8 solairu ditu: igerilekua, zinema, barbakoa, terraza, hainbat sukalde, kafetegia, taberna, saloiak… Gainera hiri erdian kokatua dago, kalea zeharkatuta tren geltoki nagusia dago [...]
>>>
2010, Maiatza 10
Hilabeteak eta hilabeteak pasa ondoren, azken aldia Zelanda Berria ipar irlako Auckland izan zen, hiri handi bat bisitatzea itzultzen gara! Goizean Townsville-tik Sydney-ra hegaz goaz eta aireportutik atera gabe, beste hegazkin bat hartzen dugu gaualdera Melbourne-ra iristeko. Askoz eta jende gehiago, kotxe gehiago, etxe altuak, han-hemenka dabiltzaten tranbiak… eta hemen jendea bozina jotzen du!
Tropiko [...]
>>>
2010, Maiatza 5
Lehenago “jarraituko du” esan genuen eta begiak itxi eta berriz zabaldu bezain laster jada 6 hilabete joan dira. Eta denbora pasa hala bizi zaren tokira moldatzen zarela uste dut. Hasieran gertu izaten genituen gauza askok harritzen gintuen, eguneroko bizitzan, eta oraindik ere zenbait gauza ez dituzu ulertzen… supermerkatua larunbatean 5-etan ixten duela eta igandean berriz [...]
>>>
2010, Apirila 29
Goiz honetan kotxea saldu dugu. Eskerrak! Unibertsitatean iragarki batzuk jarriak genituen eta azkenik onak izan dira. Dagoeneko kobratu egin dugu eta erosleak bihar izen aldaketa egingo du.
Gogor negoziatu behar izan dugu eroslea indiarra bai zen, Biju deiturikoa, eta aholkularia ere gogorra zen, Mathew. Baina mugikorrarekin bidalitako zenbait mezuen ondoren eta kotxea ikustera etorri ostean…tratua burutu [...]
>>>
2010, Apirila 24
Goizeko 5-ak dira. Goiz jaiki. Ayr-aino joan behar eta bidean ordu eta erdi dugu, 7:00-tan geratuak gara eta 5:30-rako atera beharra. S. S. Yongala bisitatzera goaz, 1911-ko martxoak 23-an ondoratu zen ontzia eta 1958-a arte topatu ez zena.
Denbora horretan koralak nagusitu dira eta horiekin batera arrain pilo bat, dortokak, itsas sugeak, marrazoak… Gaur egun munduko [...]
>>>