2010, Otsaila 28

proto-JoseBeer

Bazen astebete garagardoa botilan sartua genuela, egin genuela beste 10 egun apartez. Etxean garagardoa egiteko hasierarako kit bat erostera joan nintzen lagun batekin (Melbourne-ko Joe) hemen Townsville-ko denda batera: Mayfairs Homebrew & Tobacconist.

Kit honetan 30 litroko depositu bat, Lager garagardo base pote 1, azukre 1 kilo, dentsimetroa, 30 plastikozko botila, erratzartxoa, etab. dator… beraz, lehen garagardoa egiteko beharrezko guztia… eta gogoz jardun ginen horretara.

Osagaiak nahastu eta ura gehitu ondoren, deposituan astebete atsedenez uzten da. Lehen 3 edo 4 egunetan filtro baten bidetik burbuilak ateratzen dira, modu erritmikoaz, gero berriz isilduaz fermentazioa bukatu artean. Alkohol graduak egiaztatu ondoren eta dentsimetroaren nibela prozesuaren bukaera eremuan ipintzen denean, botiletan sartu eta gasifikatzeko bolatxo batzuk gehitu genien.

proto-JoseBeer

Modu honetan eta astebetez botiletan eta zenbait ordu hozkailuaren ondoren, atzo emaitza dastatzea genuen helburu. Segidan Jose Marti, Apostolua-ren, hitzak gogoratu nituen:

“Ardoa, platanozkoa; eta garratza izanen bada, gure ardoa da!”

Hasira batean ezberdina dirudi, modu industrialean eginiko garagardoetara ohituak gaude eta ez du lehenik dastatutako besteren antzik gogoratzen. Beharbada bits apur bat gehiago falta zitzaion, baina kolorea eta azken zaporea nahiko egokia zen, gure lehen garagardoa genuen!

Dudarik gabe hobetu beharra dago eta horregatik egin beharreko hurrengo garagardo motan pentsatzen ari gera… Pale Ale? Edo Pilsner hobeto? Eta Madremanya-ra bueltatzen garenerako lasaitasun gehiagorekin jarraitzeko okasioa ikusi dut Cervezas.info eta Mas Malta-ren bidez. Udara freskatzeko bikaina.