Portbou-Port de la Selva-Cadaqués
Ostiralean Portbou-n genuen topagunea hurrengo 2 egunentzako 2 etapentzat bertan ondo lo egiteko. Handik hegoalderantz ekingo genion GR-92 bidetik. Ibilbide luzeko bide hau kataluniar kostaldetik jaitsi egiten du, itsasoa ukituz, eta Cap de Creus-en eta errondako bideko bista politaz eskeiniaz.
20 km. eta 550 m. desnibeleko etapa batekin hasi genuen. Dena oso erresa eta ondo adieraziaz: hemendik jaitsi, han biratu, trenbidea hemendik doa, kala horren albotik ibili… Llançan topatu ginen artean eta gosea zela edo ez dakit zer, krisia uneak bizi izan genituen. Baina ez dago arazorik garagardo, ogitarteko eta siestatxo batek konpondu ezin ez duenik. Soberazko denborarekin iritsi ginen Port de la Selva-ra, nun hondartzaren ur freskotan bainua hartu genuen, urteko denboraldi hartarako hotz xamarrak.
Gaua afari on eta ohe onez lagundua izan zen, eta igandean apur bat goizago atera ginen. Aurrean 24 km. eta 750 m.-ko desnibela genuen Cap de Creus parkean zehar. Bidea lasaia eta erraxa da, zenbaitetan eguzkia gogor jotzen du eta ura behar izaten duzu, baina gainerako arazorik gabe. Farora iritsi eta edateko edozer hartzea, biziarazten du, kalatxo batean bainua hartu bezain haina. Gero denboratxo bat geratzen da Cadaqués-eraino nun jarria genuen etaparen bukaera.
GR-a jarraitzen du eta guk ere jarraituko dugu… hurrengo data finkatzea baino ez dugu behar.