2009, Azaroa 18

Pel… oh? 2009

Pel... oh? 2009Aurten, urteko ile mozketa beranduago izan da. Normalean abuztu bukaeran eta lanera bueltatzen nintzen lehen eguneko arratsaldean izaten zen. Bartzelona-ko Raval auzoan barna sartu eta pakistani edo marrokiar ile-apaindegi batera joaten nintzen. Esan bezala, aurten beranduago eta urrunago izan da… Townsville-ko ile-apaindegi batean.

Bazuen honek ere bere xarma, nahiko ezberdina, baina ikustekoa: militarrak joaten ziren bertara eta horrelaxe apaindua zegoen. Kasko, bala, jakak, posterra, panpinak, liburuak eta aldizkaria… den dena gai bakarra zuten berdintzat: militarra. Ea bueltatzeko unea topatzen dudan eta argazkiren bat atera.

Adineko emakume bat zegoen bertan eta hura izan zen lan guztia egin zuena. Hona hemen, aspaldiko partez, flash-ekin egiten dudan lehena-eta-geroa:

2009 – http://www.iosebah.net/pel_oh2009/

+

2008 – http://www.iosebah.net/pel_oh2008/

2007 – http://www.iosebah.net/pel_oh2007/

2006 – http://www.iosebah.net/pel_oh2006/

2005 – http://www.iosebah.net/pel_oh2005/

2004 – http://www.iosebah.net/pel_oh2004/

2003 – http://www.iosebah.net/pel_oh2003/