2010, Apirila 6

Papua Niugini

Hellooooo… irribarre eta abestutako “kaixo” batekin pasa ditugu egun guztiak Papua-n. Herrialde txiroa da, biolentziazkoa esaten duten moduan, baina gu jendearen sinpatiarekin geratzen gara. Gero eta diru gutxiago izan, gero eta gizatasun gehiago topatzen duzu.

Aireportu internazionalera iritsi eta herrialde barne terminala banatzen dituzten jendez betetako 200 metro exkaxek asko aztitzen dute. Bainura joan edo freskagarri bat hartzea abentura dirudite, baino pixkana pixkanaka konturatzen zera jendea ikusmiraz begiratzen zaituztela… turista zuriak exkaxak dira. Askok denbora gutxi igarotzen dute jende artean eta segidan paradisutako irletako resort ikaragarrietarako hegazkinak hartzen dituzte.

Guk ere berbera egin genuen lehenengo 3 gauetan, Kimbe Bay eta Walindi Resort-era bidaiatu genuen, urpekarientzako munduko hoberenetarikoa omen da. Bertan 3 urperaldi egin izan genituen non Cristina-k 2×2 metrotako gorgonia handiekin, koralez betetako urpeekin, zomorrotxo (nudibrankioak!) eta kolorezko arraintxoez betetako ur garbiekin gozatu zuen. Baina era berean herriko merkatura hurbildu ginen no goitik behera eta behetik goira begiratzen gintuzten, eta nola ez, Joseba bere matxete bilduma zabaltzeko okasio ez zuen galdu.

Kimbe Bay-tik Madang politera salto egin genuen, “Pazifikoko perla” bezala ezezaguna. Hemen ere itsasoan murgildu ginen barrakuda, hegaluze, arrain pailazo askok… eta Mitchell B25 bonbarderoa aurkitzeko. Jendearekiko topaketa handiagoa izan zen, merkatura egin genuen bisita oso ondo egon zen eta herria eta motelaren arteko ibilaldietan lagun asko egin genituen: Hellooo, how are youuu? Hellooo…

Papua Niugini

Eta lagunak egiteko okasio ezin hobea Madang eta Lae bitartean PMV bidez bidaiatzea da. 09:00-tan 16 lekuko mini-bus batean igo ginen (azkenean 20 joan ginen baina…) eta helmugara 18:30-tan iritsi ginen… 9 ordu eta erdi horiek ez zuten hutsik egin: erdi asfaltotako errepideak, buztin eta lurreko bideak, bidai hasieran arazo bat eta gurpil batean freno gabe jarraitu genuen, merkatura eta pixa egiteko geldialdiak… ahaztezina.

Lae Papua-ko bigarren hiri garrantzitsuena da eta esan beharra dago turistentzako ez dela, nahiz eta Rainforest Habitat-era eginiko bisita oso atsegina izan zen: zuhaitzetako kanguruak, cassowariak, krokodiloak, paradisuko hegaztiak eta txori ezberdinak, piton sugeak… Eta Lae-tik Port Moresby hiriburura bueltatu ginen.

Hemen ere zuri asko ikusiko dituzula ezin esan dezakezu… hotel garestietan baten bat ikusten duzu, baina ez dituzte mini-busak erabiltzen. Gu bestalde egun guztia leku batetik bestera pasa genuen, oraindik ez dakigu hiri honek zer eskaintzen duen norabide gabeko jende askoz aparte… gu bezalakoek.

Dudarik gabe, Papua-k turismoa baino lehen beste beharrak ditu, hala ere esan beharra dago duena baino gehiago ematen duela.