2010, Apirila 24

Yongala

Goizeko 5-ak dira. Goiz jaiki. Ayr-aino joan behar eta bidean ordu eta erdi dugu, 7:00-tan geratuak gara eta 5:30-rako atera beharra. S. S. Yongala bisitatzera goaz, 1911-ko martxoak 23-an ondoratu zen ontzia eta 1958-a arte topatu ez zena.
Denbora horretan koralak nagusitu dira eta horiekin batera arrain pilo bat, dortokak, itsas sugeak, marrazoak… Gaur egun munduko [...]

2010, Apirila 18

Outback-a

Hegoalderantz joanak ginen, Brisbane arte, eta gero iparralderantz, Cape Tribulation arte; ekialdean itsasoa dugu eta koralezko barrera, hau ere bai goitik eta behetik bisitatu genuen; hortaz mendebaldea geratzen zen, Outback-a.
Australia-ko barnealdea da Outback-a. Biztanleagoren %90 kostaldean bizi da eta hau berbera sumatzen da landaretzan, barnera jarraitzen duzun moduan basoak desagertzen dira eta zuhaitz bakartiak ikustera [...]

2010, Apirila 6

Papua Niugini

Hellooooo… irribarre eta abestutako “kaixo” batekin pasa ditugu egun guztiak Papua-n. Herrialde txiroa da, biolentziazkoa esaten duten moduan, baina gu jendearen sinpatiarekin geratzen gara. Gero eta diru gutxiago izan, gero eta gizatasun gehiago topatzen duzu.
Aireportu internazionalera iritsi eta herrialde barne terminala banatzen dituzten jendez betetako 200 metro exkaxek asko aztitzen dute. Bainura joan edo freskagarri [...]

2010, Martxoa 25

Itxarondako eskapada

Azken 2 hilabeteak etxetik unibertsitatera eta unibertsitatetik etxera ibili ondoren, ostiral honetan berriz ere motxila egingo dugu egun batzuez eskapa egiteko. 26 ostiralean Cairns eta bere aterpetxe zoragarrira bueltatuko gara, eta gaua pasa ondoren, aireportura hurbilduko bertan hegazkin bat hartzera norabide honekin.. Papua Ginea Berria!.
Aspalditik herrialde (denboraldi batez) hain hurbil eta erakarpen handiko hau bisitatzeko [...]

2010, Martxoa 18

Egun arrunta

6-rak aldera esnatzen da Joseba, eta une (luuuze) bat beranduago, Cristina. Gosaldu eta eguna ondo hasteko, platano zatitua zerealekin lagundua eta mangozko jogurtean murgildutako bol bat, laranja zukua eta kafea hartzen dugu. Alaitasuna. Gosaltzeko momentua posta begiratzeko une egokia izaten da eta Joseba-k Red Hot Pawn-n fitxa mugitzeko balio diona.
Unibertsitaterako bidea ordu eta erdi eramaten [...]