2009, Azaroa 18

Pel… oh? 2009

Aurten, urteko ile mozketa beranduago izan da. Normalean abuztu bukaeran eta lanera bueltatzen nintzen lehen eguneko arratsaldean izaten zen. Bartzelona-ko Raval auzoan barna sartu eta pakistani edo marrokiar ile-apaindegi batera joaten nintzen. Esan bezala, aurten beranduago eta urrunago izan da… Townsville-ko ile-apaindegi batean.
Bazuen honek ere bere xarma, nahiko ezberdina, baina ikustekoa: militarrak joaten ziren bertara [...]

2009, Azaroa 7

Hegaz noa

Hegaz nator… igandean goizeko 5-ak aldera atera ginen eta astelehen gaueko 10-etan iritsi. Bitartean Bartzelona-ko aireportutik atera, Londres eta bere eurian lehen hegazkin aldaketa, bigarren geltokia Singapur-ren eta Sydney-ra iritsi. Qantas-en bi pisuko Airbus A380-800 batean egin genuen bidai luzeena. Izugarria… dena berria, eserleku erosoak, bakoitzeko pantaila bakarra non filmak, jokoak, musika, jatekoaren informazioa… agertzen [...]

2009, Azaroa 1

Plin-Plan 1994-2009

Bartzelonan 15 urte igar o eta gero, eta zenbait joan etorriak barne, hiri hau uzten dugu Madremanyan kokatzeko.
Baina lehendik Townsvillen 6 hilabete pasa ondoren.
Eskerrik asko denei, eta laster arte!

2009, Urria 25

Mixel Labegerie: Xorieri mintzo zen

Abesti polita… eta bertan webgune honen izenburua inspiratu zuen esaldia “Mintzo zen haizeari” agertzen da. Erramun Martikorena handiari entzundako abestia da hau, orain interneten bilatu ondoren, Mixel Labegerie-rena dela ikusi dut eta Petti beratarra bertsio bat egiten duela.
Erramun Martikorena abesten du hemen, eta, Petti-ren bideoklipa hemen ikusi daiteke.

Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo [...]

2009, Urria 15

Laster zuekin

Bai, hau helbidea zuzena da… baina oraindik lanean gabiltza.