2010, Apirila 18

Outback-a

Hegoalderantz joanak ginen, Brisbane arte, eta gero iparralderantz, Cape Tribulation arte; ekialdean itsasoa dugu eta koralezko barrera, hau ere bai goitik eta behetik bisitatu genuen; hortaz mendebaldea geratzen zen, Outback-a.

Australia-ko barnealdea da Outback-a. Biztanleagoren %90 kostaldean bizi da eta hau berbera sumatzen da landaretzan, barnera jarraitzen duzun moduan basoak desagertzen dira eta zuhaitz bakartiak ikustera igarotzen da, gero hauek ere desagertzen dira eta sasiarteak iristen dira, eta hauen ondoren belarra eta lurra.

10-20 km-ko errepide zuzenekin, Townsville eta Julia Creek banatzen dituen 650 km-etan bidaiatu dugu eta bidai kide bezala, alde batean trenbidea eta bestean elektrizitate posteak genituen. Behiak, fosilak, lur orotako automobilak, errepidetako trenak (50 metro inguru dituzte “road train” deiturikoak) eta hutsune handi batekin topatu gera. Julia Creek-en “Dirt n’ Dust” ospatzen zen, eskualdearentzako festibal garrantzitsu bat, baina larunbat arratsaldeko 5-etan kale nagusian 4 cowboy oinez eta 2 neska telefono kabina batean baino ez zeuden.

Overlander’s Way-ren zati bat ibili dugu eta asfaltatuta zegoen, baina seguruenik lur gorria zuten bide kontaezinak asko gehiago ezkutatzen dutela. Edo agian ez.

Outback-a