Ohian tropikal hezea: Daintree
Cairns-etik iparraldera bideratzen gera atzean kaña eta platanozko landatutako kilometro eta kilometroak utzita ohian tropikalean sartzeko asmoarekin. Daintree ibaia plataforma/ferry-arekin zeharkatzen duzunean leku basatian murgiltzen zarela diote eta horrela izan zen. Bidea estutzen da, asfaltoa desorekatuagoa dago, egurrezko zenbait zubiak daude oraindik, bide ertzetan basoa edo hondartza dago soilik, jende gutxiago… ummm…
Daintree Discovery Centre kontserbazio zentroa bisitatu genuen eta nahiz eta oso interesgarria izan, bertako milaka eltxoek beharrezko lasaitasunarekin egiteko aukera ez ziguten eman eta beraien ongi etorri berezia eman ziguten gaur egun pairatzen ditugun sekulako ziztadekin.
Gero Daintree-ren alde ezberdinetik egin genituen ibilaldiak, non armiarma pilo bat, sugandila, musker, igel, karramarro, eta kasuarioak ikusteko aukera izan genuen, azken hau Australia-ko alde honetan eta Papua Ginea Berria-n soilik topatzen den ostruka klase bat da.
Ohian erdian topatzen zen aterpetxe nahiko berezi batean lo egin genuen eta honela, gauez, oihanaren soinu guztiez gozatu (edo ez?) ahal izan genuen. Ah! eta bainatzeko aukera izan genuen… baina ez Tribulazio muturreko hondartza politetan, ibaiak egiten zituen piszinetan baizik eta non Joseba berriz ere bere erara ibili zen.
Bueltan, berriz ere plataforma/ferry-arekin, hegoaldera zegoen parkearen beste alde batera pasa ginen: Moosman haitzartea. Kuku Yulanji tribu indigenaren ohiko lekua da eta non bainatzea oso gustukoa izan zen. Itzultzean famatua den, eta ez dakit zergatik, Mission Beach bisitatu genuen… non goizean “stinger net” (medusa sarea) baten barnean bainua hartu genuen eta buztan luze eta marradun manta batekin urperatu ginen… ui, ui…