2010, Maiatza 10

Melbourne

Hilabeteak eta hilabeteak pasa ondoren, azken aldia Zelanda Berria ipar irlako Auckland izan zen, hiri handi bat bisitatzea itzultzen gara! Goizean Townsville-tik Sydney-ra hegaz goaz eta aireportutik atera gabe, beste hegazkin bat hartzen dugu gaualdera Melbourne-ra iristeko. Askoz eta jende gehiago, kotxe gehiago, etxe altuak, han-hemenka dabiltzaten tranbiak… eta hemen jendea bozina jotzen du!

Tropiko utzi egin dugu eta hemen fresko gehiago egiten du baita. Hiri erditik paseatzen dugu eta mini kafeaz betetako kale txikietatik, txinatar auzoa eta Victoria Erregina merkatua, ACCA museoa bisitatzen dugu oso abangoardista bezain ulertezina den erakusketa bat ikusteko… uf, zenbat gauza… giro aldaketaz ez nazkatzeko, kostaldean dagoen Great Ocean Road famatura egiten dugu eskapada eta Port Fairy-raino iristen gara, inbidiazko lasaitasuna duen arrantzale herri polita.

Melbourne

690 km ondoren Melbourne-ko bisita jarraitzera bueltatzen gara. St. Kilda auzoa ez dago gaizki eta Lentil As Anything deituriko jatetxean bazkaltzeko unea dugu, non nahi duzuna ordaintzen duzu preziorik ez bai daude, baina oraintxe bertan auzorik apainena Fritz Roy da.

Auzo honetatik lehenengo aldian afaltzen egonak ginen eta bigarren aldiz joaten gara. Zergatia? Napier Hotel-a, zahar itxurako pub bat da aitzin zaporeko janari ona eta barrilezko garagardo gozo gozoarekin. Bai, gau gehiago egongo bagina Joseba berriz joan nahiko luke.

Ikusi duguna ikusita, Melbourne hiri multikulturala eta interesgarria dela esan genezake. Amsterdam, Madrid, Londres, Berlin gogoratzen du… eta oso gutxi orain arte “Australia” deitu genuena.