Mediterraneo-ko kanpaina idilikoak
Cabrera, Columbretes edo Korsika-ra lanera joaten zarela diozunean, eta gehien bat ur azpian lan egitera, mundu guztia zein zortea duzun! Esan ohi du. Bai izugarrizko zorte on ona daukat, baina bizitzako gauza guztiak bezala, dena ez da dirudien bezain polita! Adibide gisa: martxoan Columbretes irletarako kanpaina.
Lehen eguna, etxetik goizeko 7-tan ateratzen naiz Castellon bidean, bi ordu geroago, deitzen didate. Eguraldi traketsa dago eta itsasontzia ez da aterako. Etxera buelta.
Bigarren eguna, etxetik berriz ere goizeko 7-tan ateratzen naiz eta oraingoan Castellon-era iristen naiz eta itsasontzia Columbretes-erako bidean ateratzen da.
Columbretes-ek egun eguzkitsuekin jasotzen gaitu baina ura hotz hotzarekin (13 gradu!). Faroan bizitzea gozamena da, baina hotz egiten du, hotz asko… izan ere, faroan zein tenperatura egiten duen hobe ez jakitea.
Lana bukatu, inguruaz gozatzen dugu, guarden eta ilargiaren konpainiaz, azken urtetako ilargirik handiena dela esaten dute. Izugarria! Baino bestalde, itzultzeko unean, eguraldi traketsa sartzen da. Inor gure bila etorriko ez dela esan nahi du horrek. Hurrengo egunera itxoin behar dugu.
Egun guztian erreleboa etorriko ote den, itsasontzia ez omen dabila, haize indartsua sartzen dela… guzti hori itxoin ondoren, irlatik ateratzen gara. Etxera zein ordutan iritsiko nintzen kalkulua mila aldiz egin genuen eta ez ginen asko okertu, lur finkoan 21-etan nengoen eta Madremanya-n goizeko ordu batean… esaten nuen moduan, bizitza une politak eta okerrak ditu.
Ni momentuz, apur bat kexatzen banaiz ere, ez dut ezergatik aldatzen.