Kenya I
Kenya-ra eginiko bisitaren lehen atala ohikoa eta turistikoena dela esan dezakegu. Nairobi-ra iritsi eta hiri gunea bisitatu genuen, museo pare bat eta hiri handian ibili ginen, jendez gainezka eta trafiko ero batekin hala ere ongi zebilena, eta elefante txikien harrera aterpe batera joan ginen.
Masai Mara-n safaria egitera joan ginen ondoren. Une honetan Mara ibaitik hegoaldetik iparraldera belarjale migrazio handia egoten da, animalien kontzentrazio handia eginez. Hortaz aparte, parke nazional honetan animali gehienak ahalegin handirik gabe ikusi ditzakezu. Hasieran ikusgarria izaten da, baina gero ezer aurkitzen hari ez duzula ohartzen zera eta animali gehienek turisten furgonetara ohituta daudela.
Nairobi-ra itzuli ginen Nairobi eta Mombasa lotzen duen tren “lunatikoa” hartzeko. Denboraldi hobeagoa izan zuen tren hau orain kuriositate polit bat bezala geratu da. Lehenengo klasean joan ginen… baina 50 urte edo gehiagoko lehen klasea.
Mombasa-n lasaitasun eta relax gehiago egote espero genuen, baina hiriburua baino txikiago zen hiria izanda ere, nahiko mugimendua zegoen.
Hemem safari berri bat hasi genuen, bi parke nazionaletara eramango gintuena. Lehenik Mendebaldeko Tsavo izan zen non safariaren irudia handiago da. Begetazio gehiago dago, animaliak ikustea zailago da ondorioz… baino hala ere, ikusten dituzun animaliak Masai Mara-n baino basatiagoak direla dirudi.
Gero Amboseli parkera pasa ginen, atzean Kilimanjaro ikusten delarik, eguna ona bada, eta elefante ugari daude. Bigarren safari hau Masai Mara baino hobeagoa izan zen… jende gutxiago, egiagoa, hobeto antolatuta.
Bukatzeko Mombasa-ra itzuli ginen, bidaiaren bigarren atala jarraitzeko.