Itxarondako eskapada
Azken 2 hilabeteak etxetik unibertsitatera eta unibertsitatetik etxera ibili ondoren, ostiral honetan berriz ere motxila egingo dugu egun batzuez eskapa egiteko. 26 ostiralean Cairns eta bere aterpetxe zoragarrira bueltatuko gara, eta gaua pasa ondoren, aireportura hurbilduko bertan hegazkin bat hartzera norabide honekin.. Papua Ginea Berria!.
Aspalditik herrialde (denboraldi batez) hain hurbil eta erakarpen handiko hau bisitatzeko gogoak genituen. “Herri megaezberdin” etiketa gustuko dugu seguruenik aspertzeko denborarik ez bai da egongo.
Denbora gutxian leku ezberdinak bisitatzeko nahia eta bertan mugitzeko bideak apur bat eskasa izanik, zenbait barne hegaldi egingo ditugu Port Moresby hiriburutik atera eta Bretainia Berria irlara joateko, Madang-era itzultzeko, eta gero Lae-rantz murgilduz, bidaia bukatzeko berriz hiriburura bueltatzeko.
Kimbe badia eta Madang-en urperaldiak egiteko 2 egun osorik gorde ditugu, non esaten duten moduan, munduko punturik ikaragarrienak daude: koral eta arrain tropikal ugariekin, baina baita bigarren mundu gerrateko bonbardariekin. Cristina oso hunkituta dago urtarrilak bukaeratik neopreno janzkia jartzen ez duelako.
Beste unea, Joseba-rentzat oso interesgarria, Madang eta Lae bitarteko lur altuetako autopistaren (Highlands Highway) bide zatia PMV ezagunetan egitea da. Ibilgailu motordun publiko (Public Motor Vehicle) hauek ordu gabeko autobusen moduan aritzen diren mini furgonetak dira. Bidaiaren ustezko denbora: 6 ordu.
Sikis, faiv, foa… ostirala itxoiten… tri, tu, wan…