2009, Abendua 18

Euskal-Aussie-ak

Azukre kanabera moztera, horretarako etorri ziren legen euskaldunak Australia-ra, zehazki Queensland herrialdera 1910 urtean aldera. Gerra zibilaren ondoren bigarren migrazio bat egon zen eta 60. hamarkadarako Australia-n 2000 euskaldun bizi omen ziren.

Horren adibide 1959-an Trebonne-n eraiki zuten frontoia da eta duela gutxi Argentina-ko Emakumezkoen Gomazko Paleta Open-era 2 australiar gazteak aurkezteko instalazio moduan erabili izan dena.

Hemen honi buruzko 3 berri: Deia, ABC North Qld eta Euskalkultura (Eu eta Es).

Euskal-Aussie-ak

Pasatako igandean 13 Basque Club of North Queensland-en eguberri festa ospatu zen eta bertan garai hartatik lurralde honetan bizi diren euskaldun asko ezagutu genituen. Hemen dituzue zenbait abizen: Larrazabal, Bengoa, Arrate, Goicoechea, Mendiolea,… Askok bigarren eta hirugarren belaunaldiko seme-alabak dituzte. Bitxia zen nola zenbait seme-alabek gurasoei etxeko euskara itxiaz mintzo ziren eta lagunekin australiar ingelesez berdinki itxia izanik.

Beraien historia ezberdinak ezagutu genituen, nola eta zergatik iritsi ziren hona. Gogoz gogoratzen dut inoiz bere herritik atera ez zena eta egun batez, Irun-dik Paris-era zihoan trena hartu ondoren, lehen aldiz hegazkin batean igo eta bidai luzeari ekin ziona.

Beste moduan ezin izan, eta mahai eta bazkari on baten inguruan izan zen festa. 100 bat pertsona gertu dastatu genituen etxeko kroketa onak, patata tortilla, entsalada, paella (4 eskukona!), mihia, piperrak, ogi-birrin haragia, urdaiazpiko egosia, irinezko arraina… eta postrerako flana, mango lehortua, “borratxo” tarta, kokozko pasteltxoa… eta bukatzeko kafea eta herri abestiak!

Olentzero bera ere bisita egin zigun, bertakoei zozketa moduan opariak ekarri zituena eta txikientzako gozokiak.

Euskal-Aussie hauek ezagutzen egun polita pasa genuen eta, jada 2010-erako urtekaria antolatua dagoenez, berriz ere laster elkar ikusiko gera! Eskerrik asko.