Eta zure alternadorea, zer moduz?
Ez genuen oso oroimen ona Rockhampton-etaz… bertan lo egin genuen Eguberri gaua baina hiri guztia hutsa bazirudien ere, motxiladun aterpetxea (“backpackers”) pena ematen zuen. The Ascot Hotel deiturikoa egun hobeagoak izan zituela zirudien eta orain premiazko berrikuntza behar zuen.
Baliteke hiria bera ondo egotea, kaletik ikusten ziren behien irudiak aditzera ematen zuten moduan rodeo egunetan edo abere merkatua egiten zenean giro ederra egon liteke. Horregatik Rocky be buruari “Australiako haragi hiriburua” deitzen dio.
Baina Zelanda Berri-tik bueltako bidaian eta Brisbane eta Townsville bide artean dagoenez, 700 bat km hiri bakoitzera, atseden hartzeko motel bat bilatu genuen.
Iritsi baino 300 km lehenago paneleko bateriaren argitxoa ñir-ñir eta azkenik piztuta geratu zen. Susmagarria. Motelera iritsi eta motorra geratu ondoren, berriz piztea kosta egin zitzaion.
Hurrengo goizean tailer pare bat bisitatu genituen eta alternadorea aldatu behar zela esan ziguten. Tailer batean egun hartan ezin zuten, baina bigarrenean, mekanikari aditu eta bikain batek bere goiza eman zuen gure bidea jarraitu ahal izateko.
Rocky-n harrapatuta geratzeko beldurra desagertu zen eta arratsalde aldera Townsville-ra bueltatu ginen.
Beharbada hiri honi hirugarren aukera bat eman beharko diogu? Uste dut momentuz, ez.