2010, Maiatza 22

Eta azkenean, bueltatzen gara

A ze aste luzea! Igandean Sydney-tik atera ginen eta ostirala arte ez gara Madremanya-ra iritsi, bidean Bangkok, Frankfurt, Londres eta Bartzelona. Eta gutaz gain, ekipajea.

Aireportura garaiz joan ginen bakoitzarentzat baimendutako 23 kilo baino gehiago bai genituen eta zerbait egin behar izango genuen. Gure bidaiarako, Qantas konpainia pasatako kilo bakoitzarentzat 75 $ kobratzen ditu, hortaz merkantzia agentzi bat bilatu genuen bertan. Agentzia honek 10 $/kilo kobratzen zituen… beraz ez genuen inungo zalantzarik, zenbait motxila gurekin eramango genituen eta besteak gero iritsiko ziren.

Espero bezela bidai luzea izan zen, baina eman ziguten ardo pila eta pelikulekin 9 orduak igaro ziren. Bangkok-era iritsi ginen geldialdi teknikoa egiteko eta 2 ordu baino lehenago berriz hegaz gindoazen. Aireportuan lasaitasun osoa.

Hurrengo zatia berdintsua izan zen, baina goizean Londres-en ordez Frankfurt-era joango ginela iragarri zuten. Eyjafjallajökull sumendiaren hodeiaren ondorioz aireportua itxita zegoen eta itxaron beharra genuen. 2 ordu pasa genituen hegazkin barrenean, 8-tan trafikoa ireki eta Londres-en lurreratu ahal izan genuen arte. Ordu baten ondoren berriz beste hegazkin batean igotzen ginen Bartzelona-ra iristeko. Gu, motxilak ez eta han geratu ziren.

Eta azkenean, bueltatzen gara

2 egunen ondoren ekarri zizkiguten, baina orain besteak falta eta azkenik ostiralean agertu ziren. Baina berreskuratzeko aduanaren tramiteak egin behar izan genituen, honela paperezko beste 2 ordu eta ez, deklaratzekorik ez… 6 hilabete eta erdian izan ditugun gauza pertsonalak dira.

Madremanya-ra iristean, sorpresa: “mamutxo” batzuk hozkailua bete ziguten eta ederto-ederto-ederto afaldu ahal izan genuen.