2009, Abendua 8

Eguberrietako oporrak

Oso arraroa egiten da Eguberritan pentsatzea egunean zehar batez beste 32 gradutan zaudenean! Baina bai, Eguberriak gertu dira, dagoeneko “Christmas lunch” batera joan gara Terry-ren etxera eta abenduak 13-an bazkaria dugu Townsville-ko Euskal Etxean.Eguberrietako oporrak

Ah, eta pasealekuan “pesebre” bizidun bat antolatzen dute! Eta Eguberriak direnez mundu guztia oporrak ditu, izan ere urte osoko opor bakarrak dira, ikastolako oporrak une berean eta hilabete bat baino gehiago izaten dira… Eta lan egiten duen inork ez dagoenez, gu ere bagoaz.

Plana:

Gure super autoarekin Brisbane aldera irtengo gara Townsville-tik 23-an, bidean mundu guztia zoragarriak diren tokietara joango gera Whitsundays Islands eta Fraser Island bezela, zu guztiok munduaren beste aldean Eguberritako bazkariak dituzuen bitartean egingo dugu.

Abenduaren 28-an Brisbane-ra iritsiko gara eta Zelanda Berrira joateko hegazkin bat hartuko dugu. Okasio paregabea zen eta gehien bat Bartzelona-tik egin nahiko bagenuen prezioarekin konparatuta. Honela hego irlara (Christchurch) iritsiko gara eta ipar irlatik (Auckland) atera. Kotxe bat alokatu dugu ahal den leku gehienak ezagutzeko eta aterpetxetan geratzen joango gara, eta irla artean igarotzeko ferry bat dago. Baino bidaiatik bueltatu ostean zehatzago kontatuko dizuegu.

14-an bueltatuko gara Brisbane-ra eta, Townsville-ra bidai azkar bat egin ondoren, Koralezko Barrera Handia-ra noa lan egitera non astebetea pasako dugu itsasontzi batekin.

Hortaz ez da makala Eguberri eta Urtezaharra, ai ai ai pentsa gustuko badugu urtero egin nahiko dugula! (Ama ez zaitez haserretu, broma delako!)