Cairns eta uharria
Urtarrilak 26, baita Australia Day bezala ezaguna, Cairns bidera ateratzen gera, 350 km iparraldera eta bertan astea igarotzeko.
Bidean, Trebonne-n gelditzen gara lehenik kaña moztera etorri ziren euskaldunentzat aspaldi eraikitako euskal pilotako frontoia ikustera. Eta gero berriz gelditu behar izan ginen poliziak Cristina gehienez 100-era joan beharreko toki batean 112 km/o antzeman zutelako, gure integrazio nibela erakusten duen moduan… ez haitzakirik eta ez ezer, 133 dolarreko izuna eta kontuz jarraitzera.
Hurrengo egunean Cristina Lizard Island ikerketa zentro batera hegazkinez lan egitera zihoan, eta nire aldetik Kangaroo Explorer izeneko ontzi batean igo nintzen Cairns Dive Centre submarinismo zentroarekin Advanced Scuba Diving kurtso bat egitera. 3 egun eta 2 gauez, Moore, Briggs eta Milln uharrien uretan murgiltzen ginen… non egunez eta gauez eginiko 10 urperalditan kolorezko arrain pilo bat, marrazoak, dortokak, izurdeak, mantak, koralak… ikusi genituen eta Olga zikloia berriz indartu eta itsasoa astintzen zuen unean, portura bueltatu ginen.
James Cook-en liburutegian lanean pasa nituen beste egunak eta Cristina bueltatu artean aterpetxean bizitza eginez. Townsville baino apur bat txikiagoa da Cairns, baina bizi gehiagorekin. Gune turistiko garrantzitsua da eta horren adibide aireportuan lurreratzen diren hegazkin pilo daude. Bestalde zerga gabeko dendak daude eta bertan talde asiar asko ikusten dira. Bidaiatzen ari diren gazteak zenbait egun igarotzen dituzte hemen eta 11 pertsonekin logela konpartitzea beti esperientzia polita da. Polita? Beno, esperientzia “interesgarria”.
Azkenik, otsailaren 2-an Cristina-rekin berriz topatu nintzen eta zenbait egunerako iparraldera joatea erabaki genuen.