Bisita azkarra Madril-era
Cris Madril-en bilera bat zuen eta bisita azkarra egiteko aukera izan genuen. Inoiz Madril-en biziko ez ginela uste dut, baina egin izan ditugun bisitak beti oso interesgarri eta atseginak izan dira. Beti gomendagarria.
Paseo eta Antonio Lopéz-en, madrildar margolari eta eskultore hiperrealista, Thyssen-Bornemisza museoko erakusketa batekin asi ginen. Zenbait urteetan zehar lan eginiko koadroak izan ditzake, egun batean hasi eta zenbait urteen ostean amaitutzat ematen ez dituen arte. Marrazkietan oso zehatza da eta margoak lasaiagoa, eta eskulturak barne bizitza dutela dirudi!
Tabernak beti dira atseginak, garagardoak edozein tapa laguntzeko ohiturarekin eta hain eskuzabal diren platerekin. Carmencita Bar-en kasualitatez afaldu genuen eta oso ondo egin ere.
Ostirala bileraren egun zen, eta Cris bere topagunean utzita, hiriko elite gunetik bira bat ematera joan nintzen. Serrano kalean luxuzko marka guztiak daude, baina handik gertu zegoen zerbait bisitatzea interesgarriagoa zela iruditu zitzaidan: Claudio Coello kalea. 104 zenbakian egon nintzen, aurreko espaloiatik ibili eta Estatu Batuak-en enbaxada ikustera iritsi nintzen. Norbaitek pista gehiago nahi izanez, “Operacion Ogro” da izena. Eta bide honekin jarraitzeko, Genova kalera bueltatu nintzen, Audiencia Nacional-etik pasaz, PP-ko egoitza ikustera. Gehiegi goizeko ibilaldi baterako.
Cris bilera bukatu zuenean Reina Sofia museora jaitsi ginen. Puzlea amaitu ostean berriz Gernika zuzenean ikustera itzuli nahi nuen eta, honetaz gain, Yayoi Kusama-ren denboraldi erakusketa bat zegoen. Yayoi Wellington-en, Zelanda Berria, aurkitu genuen eta benetako eta dibertigarri den emakume bat iruditu zitzaigun
Itzultzeko bidaia nekagarria izan zen. Gure hegaldia overbooking zuen eta hurrengora pasa gintuzten… eta honek ere atzeratua izan zen. Azkenean Bartzelona-ra iritsi eta oraindik Madremanya-ra igotzea falta zitzaigun, goizeko 3-tan iritsi ginen arte. Hortaz aparte, Madril-era bisita gehiago izango dira.