2012, Abuztua 23

Belgika

Udara honetan ez genuen ezer aurretik antolatu, familiari bisita egiteaz gain egun batzuk hartzeko ideia besterik ez genuen eta interneten begiratu ondoren, Belgika-ra bidaia egitea otu zitzaigun. Bruselas-era hegazkina eta bertan hotela hartuta, trenez mugitzeko aukera izan badago.

Bruselas erdia goitik behera ikusi genuen eta baita auzo gutxituetatik ibili, egun eguzkitsuak izanda bertakoak egiten duten moduan terraza askotan egon ginen. Bi urtero lore alfonbra (“Tapis de Fleurs”) bat egiten dute hiri erdiko plaza nagusian eta aurten izan zen urte horietako bat. Hauxe dela eta, zenbait festa egunetan nahiko jende hurbildu zen Bruselas-era.

Brujas bisitatu genuen, herri erdia “parke tematiko” itxura badu ere, polita da bertako kaleetan turista hutsekin ibiltzea. Beste batean Gante-n izan ginen, hau askoz ere modernoago eta bizimodu ipar-europar erakoa. Azkenik Amberes-era joan ginen, Belgika-ko bigarren hiria izanda, nahiko handia eta bertako nahiz turista askoz nahasia.

Belgika

Eliza ugaritan izan ginen, plaza, merkatu eta baita museotan: Gante-ko Katedrala eta Jan Van Eyck-en altarea, MuHKA arte modernoko museoa Amberes-en edota Bruselas-eko Historio Naturaleko-an, adibide.

Garagardoen herria da Belgika, bertako abadietako monjeak egiten dituzte modu tradizionalean eta 1000 garagardo marka baino gehiago omen daude. Atzera begiratuta, herrialdea erdi frantses erdi holandar delako sentsazioa ematen du… zenbait gauza ipar Europakoak eta besteak hegokoak izanda.