2010, Urria 22

Aterkia

2009-ko irailaren amaieran InterNext enpresan lan egiteari usten nion. Ordutik euri asko egin du. Orain, urriaren 1-etik aurrera, aterkia izenaren atzetik lan egiten hasi naiz. Aterkia

Orain arteko planteamendu berbera da gehienbat… diseinu grafikoa eta multimedia munduen barnean, irtenbideak eskaintzen ditut non webgunea, irudi korporatiboa, liburuxkak, kartelak edo aurkezpen moduan izaten dira, baten bat esatekotan.

Beharrezkoa denean, beste diseinatzaile, programatzaile edo ilustratzaileekin elkarlanean haritzen naiz. Urte asko dira arlo honetan lan egiten hasi nintzela eta badakit bezeroekin tratu izatea zein gogorra izaten den, gehien bat eztabaida estetikoa izaten direnean. Baina noski, bezeroekin ezberdintasunak badira seinale ona izango da, bezerorik dagoelako!

Ikusiko dugu nola mugitzen den guztia, oraingoz ez dut burua monitoretik asko altxatzen (besteak beste orain hemengo edukia jartzen ari naiz), baina gauza okertzen bada… aterkia irekiko dugu.

(Lehendik eginiko eta orain egiten ari naizen lanen berri aterkia-ren webgunean topatuko duzue…)

aterkia.com