2010, Maiatza 2

AFOBH

AFOBHAustralia-n 6 hilabete egoteko lan apur bat ekarri eta denbora horretan CMS ezberdinak sakonago ikasteko okasioa izatea espero nuen, eta ikasteko modurik onena praktikaren bidez izaten da.

Townsville-ko Euskal Etxea-ri eginiko lehen bisitan proiektu bat atera zen: Australian Federation of Basque Handball – Federación Australiana de Pelota Vasca-ren webgunea.

Jose Larrazabal-aren eskutik federakuntzaren jarduera ezagutzen hasi ginen… Argentina-ko txapelketa, Trebonne-ko entrenamenduak, frontoiaren historia, urte haietako euskaldunen denbora-pasa… eta pixkanaka pixkanaka webgunea zehaztu zen. Historia guzti hau azaltzeko lekua eta baita duela gutxi eginikoa, etorkizunerako proiektuak barne.

Presupuestorik gabe eta zenbateko bereko azken zor-agiriarekin, “bezeroa” pozik dagoela dirudi. Zenbait garagardo, barreak eta lan apur bat elkar egin dugu webgunea aurrera ateratzeko:

http://www.afobh.org