12 ordu
Beti gogoratuko dut Gernika-ko puzlea egin nuenean hain ondo pasatako uneak. Kolorerik gabekoa izanda ere, beltz, txuri eta grisen diferentziarekin jolasten da.
Honela ba, Gernika txiki bat zegoela jakin nuenean berriz egiteko gogoa izan nuen. Lehen egindakoa baino peza gutxiago ditu, 3000-tik 1000-ra pasata, baino apur bat txikiagoak dira eta sentsazio berbera ematen du.
12 ordu pasa ditut puzle hau egiten, egun diferentetan ordu bat igaroz, eta dagoeneko zintzilik daukat laneko mahaiaren aurrean.
Beste neurri batean ateratzen badute, seguruenik denbora gutxian bueltatuko naizela!